LANA EGINAZ GOAZ AURRERA

6.mailako ikasleek 4. gaiari amaiera emateko, proiektu hau egin dute.

Historiako garai ezberdinak bideo bitartez azalduta daude.

Ea beraiek beste ikasten duzuen!!

 

2020-21 ikasturterako Haur eta Lehen Hezkuntzako matrikulazioa


EPEA: urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra

 

 

Urtarrilaren 25ean ATEAK ZABALIK: informazioa eta eskola ezagutzeko aukera.

 

Matrikula egiteko ekarri beharreko dokumentazioa

 

Informazioa eta arautegia Hezkuntzako orrian

Goieskola eta Urgain Eskolaren izenean elkarrekin antolatu ditugun Jardunaldi pedagogikoetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Jardunaldi hauetako lehen hitzordua abenduaren 11n izango dugu Arrasateko Amaia antzokian arratsaldeko 17:30ean.

Bertan, Cesar Bona irakasle ospetsuak, “Escuchar para Educar” hitzaldia
emango du.

Ondorengo jardunaldiak urtarrilean izango dira eta haien informazioa aurrerago bidaliko dizuegu.

Bertan ikusiko garelakoan, agur bero bat

 

NOLA AUKERATU JOSTAILU EGOKIA

2019 - 10 - 31

Kaixo Famila:

Datorren ostegunean, azaroaren 7an, arratsaldeko 18:00tan, familiak jostailuen inguruko kezkak argitzeko eta jolasaren garrantzia umearen garapenean ohartzeko, oso baliogarria izango den hitzaldira joateko gonbita luzatzen dizuete guraso elkartetik. Hitzaldian 0-12 urte bitarteko haurrekin, jostailuen aukeraketan, jarraitu beharreko irizpideen aholkuak jasoko dituzue.

Parte hartu nahi duten guraso guztien aukera bermatzeko, zaintza zerbitzua izango da.

DENA PREST?

Urgaintxo prest dago danborradarako. Eta zuek??

DANBORRADA

Oñatiko jaiei hasiera emateko, irailak 27an danborrada egingo dugu eskolan.

Informazio guztia hemen.

ESKOLAKO HORMA MARGOTU DUGU !!

Kaixo guztioi, 
Horma irudiaren margotze lanek bi egun hauetan izan duten harrera beroari esker, amaitutzat ematen ditugu auzolanean egin beharreko lanak.
Bihartik aurrera Mirari Sagarzazu berak egingo ditu azken ukituak.
Mila esker gerturatu eta horma irudian zuen zatitxoa margotzeko tartetxoa hartu duzuen guztioi!
Emaitza zuen gustokoa izatea espero dugu,
Guraso Elkartea

 

 

 

 

LIBURUAREN ASTEA