PRINTZIPIO, BALORE ETA IDENTITATE EZAUGARRIAK

INKLUSIBOA. Ikasle guztien ANIZTASUNA (etnia, kultura, gizrte maila, funtzionala, afektibo sexuala, …) kontutan hartzen dugu, BAKOITZAREN BEHARREI EGOKITUTAko irakaskuntza-ikaskuntza prozesu baten bidez.

INTEGRALA. Pertsona BERE OSOTASUNEAN garatzea sustatzen dugu, adimena, gorputza eta emozioak landuz.

HEZKIDETZAILEA. Generotik at egiten den hezkuntza lantzen dugu, bakoitzaren berezitasunen arabera, PERTSONA ASKEAK HEZIZ. Hizkuntza ez-sexistari garrantzia handia ematen diogu.

BIZIKIDETZAREN ALDEKOA. Berdintasuna, ERRESPETUA eta justizia sustatzen ditugu, giza-eskubideak eta bizikidetza demokratikoaren printzipioak erreferente izanda. Gatazkak aurreikusi eta era baketsuan konpontzen dituen hezkuntza bultzatuko dugu.

EKITATIBOA. AUKERA-BERDINTASUNA bermatzen dugu, egon daitezkeen desorekak konpentsatuz. Ahalmenak eta gaitasunak ahal beste garatzen ditugu.

PUBLIKOA. Hezkuntza eskubidea bermatren duena, Kalitatezko hezkuntza eskaintzen dugu.

INGURUNEAREKIN KONPROMETITUA. Natura errespetatzea eta zaintzea sustatzen dugu. EREDU JASANGARRIA xede duena.

HERRITARTASUNAREN ALDEKOA. Herritar KRITIKOAK, AKTIBOAK eta ARDURATSUAK sortzea dugu helburu.

PARTEHARTZAILEA. Familien, ikasleen, ikastetxeko profesionalen eta beste erakunde batzuen arteko LANKIDETZA DEMOKRATIKOA sustatzen dugu.

BIZIA. Ikasleen JAKINMINA, AUTONOMIA, SORMENA eta EKIMENA bultzatzen dugu.

BERRITZAILEA. Ikasleari zor zaion ARRETA, ELKARKIDETZA, PARTAIDETZA eta irakasleen ETENGABEKO PRESTAKUNTZA dira gure lanaren oinarriak. Ikasle, une eta egoera bakoitzak dakarrenera egokitzen gara.

ELEANITZA. Bakoitzaren jatorria eta hizkuntz-ohiturak errespetatuz, HIRU HIZKUNTZEN tratamendu bateratua lantzen dugu (euskara, gaztelania eta ingelesa). 

EUSKALDUNA. EUSKARA da gure oinarrizko hizkuntza. Euskal KULTURA eta ohiturak lantzen ditugu eta euskararen NORMALIZAZIOA bultzatzen dugu.

LAIKOA. Norberaren askatasuna bermatzen dio duena, AKONFESIONALA eta ideologia joera zehatzik gabea.

METODOLOGIA

ERREKALDE HERRI ESKOLAKO metodologiaren ezaugarri nagusiak hauek dira:
· Haurra bere OSOTASUNEAN heztea. Osotasunaz ari garenean, umearen afektibitateaz, motrizitateaz eta pentsamendu eragileaz ari gara. Heltze prozesua errespetatuz,ibilbide egokia eskaini EKINTZA PLAZERRETIK PENTSATZEKO PLAZERRERA doana.
· Haurraren GARAPEN EGOKIA BULTZATUZ, etorkizunean pertsona autonomoak izateko aukera ematea. Honetarako baldintza egokiak eskainiko zaizkie komunikatzeko, adierazteko, sortzeko eta pentsatzeko, haurra espazioarekin, objektuekin eta pertsonekin harremanetan jarriz.
· EKINTZAREN FILOSOFIA: Gidatu gabeko pedagogian kokatua, iradokizunak egiten, bideratzen, laguntzen edota orientatzen.
· AUTONOMIA proiektu pedagogikoak garatzeko.
· EZAGUPENETAN, PROZEDURETAN ETA BALOREETAN oinarritutako hezkuntza. Banaka, elkarlanean eta talde lanean arituz.
· Elkarrarteko EZBERDINTASUNEN AURREAN ERRESPETUA.
· Irakasleriaren etengabeko FORMAKUNTZA, hezkuntza proiektuak garatzeko.