ES | EU | EN
Gobierno Vasco

FRUTA EGUNA

OSTEGUNAK, FRUTA EGUNA

Gaur hasi gara osteguneroko fruta eguna ospatzen eta ez da makala izan. Gehienok fruta ekarri dugu eskolara. Fruta jateak osasuntsuago egingo gaitu eta ez ahaztu, jasangarriena, bertakoa eta sasoikoa jatea  dela. Gainera, albalean batuta baino taperrean hobe.Ia datorren  ostegunean  gaurko marka gainditzen dugun. Animo!!!

Zer da Eskolako Agenda 21?

 

 

Ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du. 

Ingurumen-hezkuntza programa bat denez, ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da haren xede nagusia.

Bere ezaugarri garrantzitsuenak hauexek dira:

Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria edo eskualdea.

Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du.

Kudeaketa arduratsua eta iraunkorra sustatzen du.

Curriculum-berrikuntzan eragiten du.

 

Nork hartzen du parte?

Hezkuntza-komunitate osoari zuzentzen zaio:

Irakasleak dira programaren dinamizatzaileak eta curriculumaren egokitzapenaren arduradun nagusiak.

Ikasleak benetako protagonistak dira EA21eko fase guztietan.

Familiek parte aktiboa dute ikastetxean antolamenduan eta jardueretan arituz eta etxean eredu arduratsuak eskainiz.

 

 

Lantzen diren gaiak

Klima aldaketa, baliabide naturalak (ura, energia, elikagaiak),mugikortasuna, kutsadura, kontsumoa, hondakinak, bioaniztasuna, globalizazioa eta ekitatea; hori guztia, eskolan eta herrian.

Nola lantzen  dira?

Bost fase nagusi ditu:

Antolamendua eta Planifikazioa: antolamenduaren oinarriak (koordinatzailea, talde sustatzailea...) eta hasierako planifikazioa zehazten dira.

Sentsibilizazioa eta motibazioa: behar-beharrezkoa da hezkuntza-komunitatearen partaidetza lortzeko. Egitasmo berezi baten bidez egitea komeni da.

Diagnostikoa: ikastetxearen hasierako argazkia edukitzeko balio du. Horretarako programaren hiru ardatzak hartzen dira kontuan. Bestalde, udalerriaren egoeraren azterketa egiteko une aproposa da.

Ekintza-plana: fase honetan definitzen eta planifikatzen da ikastetxea eta haren inguru hurbila iraunkorrago egiteko ekintzen multzoa. Plana garatzeko hobekuntza-helburuak eta horiek lortzeko ekintzak zehazten dira; gainera, lorpenak neurtzeko adierazle batzuk azaltzen dira.

Komunikazioa eta Ebaluazioa: prozesu osoan egiten direnez, eta  izaeraz eta ezaugarriz ezberdinak direnez, fase berezia osatzen dute.

 

2015/2016 IKASTURTEAN

 Eskola Agenda21 Proiektuaren barnean "Mugikortasuna, Jarduera fisikoa eta Osasuna" gaia landuko dugu.

2016/17 IKASTURTEAN

 Eskola Agenda21 Proiektuaren barnean "Bioaniztasuna" gaia landuko dugu.


Patruila berdearen ekintza berriak!

 

Otsailaren 1ean, ostiralean, Ingurumen Batzordea bildu ginen patruila berdearen ekintza berriak pentsatzeko, eta abian jarri ditugu!

Alde batetik, eskola aztertu dugu eta energia alferrik ez xahutzeko neurriak hartu ditugu. Horretarako, eskolan zeuden abisuak (ur txorrota itxi, argia itzali …) aztertu eta berriak sortu edo hobetu ditugu, ondoren itsasteko.

Beste alde batetik, atsedenaldian zaborra jasotzen jarraitu dugu eta jasotakoa zenbatzea eta erakustea bururatu zaigu. Horretarako, Shock gunean taula bat jarri dugu, eta bertan, atsedenaldian jasotako zaborra zenbatu eta adieraziko dugu. Ea zenbaki horiek gutxitzen diren!

 


 

 

 

ZAIN DEZAGUN GURE AMALURRA!


Kaixo irakurleok,

Jakingo duzuen bezala, aurtengo gaia ENERGIA ETA KLIMA ALDAKETA da.

Gai honen lanketa egiteko, SENTSIBILIZAZIO JARDUERAK egin ditugu maila guztietan.

Haur Hezkuntzako 5 urteko geletan, ipuin bat irakurri dute, gure ekintza eta jarrera desegokiei buruzko lanketa egiteko.  Norbaitek interesa badu, hona hemen esteka:

https://drive.google.com/file/d/16-iqX9RfQshUOaDUeLIn0BZYKD0XsdKG/view?usp=sharing

Beste alde batetik, 1. eta 2.zikloetan, bideo batzuk ikusi ditugu eta gomendio batzuk prestatu ditugu ikasle, irakasle eta gurasoentzako.

Bideoak:

https://www.youtube.com/watch?v=CH_vixk5j3s&amp=&feature=youtu.be (1.zikloa)

https://www.youtube.com/watch?v=uOSwPz-vX1M (2.zikloa)

https://www.youtube.com/watch?v=oKLhNpJWpXg (2.zikloa)

Azkenik, 3.ziklokoek bideo bat ikusi eta aztertu ostean, mural batzuk prestatu dituzte eta horietaz baliatuz, 3. eta 4. mailan azalpenak eman dituzte.

Bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=3wUzs-WDZus&amp=&t=1s (3.zikloa)

Jarduera hauetaz baliatuz, eskolako diagnostiko ere egin dugu, eta ondorio batzuk atera ditugu.

Gure jarrerak aldatzeko, ekintza batzuk prestatu ditugu.

Laster izango duzue gure berri.

 

 

Apirilaren 25ean, asteazkenean, 5.mailako 4 ikasle agenda 21eko eskolarteko forora joan ziren, gure eskolako ordezkari bezala. 

Bertan, aurtengo gaiaren inguruan -BIODIBERTSITATEA ETA KULTUR ANIZTASUNA- urtean zehar bururatu zaizkigun proposamen eta konpromisoak landu zituzten, eta horietako bi aukeratu genituen maiatzaren 30ean, asteazkenean, ospatuko den udaleko foroan aurkezteko. 

Gure eskolako proposamenak ondorengoak izan dira:

1. ZUHAITZAK LANDATZEKO EKITALDI GEHIAGO EGITEA. Hilabetean behin, multikiroletan egiten den bezala, taldeka zuhaitzak landatzera joatea.

2. KULTURA EZBERDINETAKO MUSIKA EZAGUTZEKO JAIALDIAK ETA KARAOKEAK ANTOLATZEA.

Ziur gaude gure eskolako ordezkariek bikain egingo dutela beraien lana. Ingurumen batzordeko beste ikasle eta irakasleak ere joango gara udaleko forora animatzera. 

AUPA ZUEK!

Aurtengo EA21en lantzen ari garen gaia, BIODIBERTSITATEA ETA KULTUR ANIZTASUNA da. Gai honetan sentsibilizatzeko, ikasleekin hainbat ekintza burutu ditugu. 

Kultur aniztasuna lantzeko, 1.ziklokoek, guztiok desberdinak garela landu ostean, norberaren ESKUA marraztu eta margotu dituzte, guztion artean ZUHAITZ ERRALDOI bat osatzeko asmoarekin.  Begiratu zein polita eta adierazgarria irten zaigun!


Beste alde batetik, 2.ziklokoek kulturartekotasuna jorratzen duen ABESTI bat landu eta ikasi dute. Horrez gain, beste ikasleei erakusteko, abestiaren letrarekin MURAL batzuk egin dituzte, eta pasilloko paretetan itsatsi dituzte. Zein polit utzi duten!

 

3.ziklokoek, aldiz, LABURMETRAI bat ikusi eta aztertu dute. Hausnarketaren ostean, ESLOGAN edo esaldi esanguratsuak asmatu eta txoko berdean jarri dituzte. Zein argiak diren!

Azkenik, gure ohitura desegokien ondorioen gaineko kontzientziazioa sustatzeko,  Ingurumen Batzordeak SHOCK GUNEA prestatu du. Zaborraren bilketa, PATRUIA BERDEAK burutu du.

Mila esker lagunok!

Informazio honekin agurtzen gara. 

Laster izango duzue gure ekintzen berri!

Hurrengora arte,

Ingurumen Batzordea.


BIOANIZTASUNA

 

2016/2017 ikasturtean ,"BIOANIZTASUNA" izango da bereziki jorratuko dugun gaia.

Ikasgelan bertan eta kanpoan egingo diren jarduera desberdinen bidez, bioaniztasunaren garrantzia aztertuko dugu, bai eta gaur egun dituen mehatxu nagusiak ere. Gainera, herriko bioaniztasuna gertutik ezagutuko dugu, gure herriko parke, lorategi eta kaleetan  bizi diren bizitza mota ezberdinak.

   

ZER EGIN DEZAKEGUN ESPEZIE

 

INBADITZAILERIK  EGON  EZ  DADIN?

 

 

·      Ez askatu animaliarik naturan. Ezta landare edo hazirik ere.

 

·      Gogoan izan espezie inbaditzaileak direla, mundu zabalean, espezieak desagertzearen zergati nagusietako bat.

 

 

·      Konpainiako animalia bat erostekotan, ez aukeratu espezie exotikorik. Horrelakorik baldin badaukazu, zaindu ezazu,  abandonatu utzi gabe.

 

·      Inguruak edertzea baldin bada kontua, aukera itzazu bertako espezieak.

 

 

 

·      Bidaietatik ez ekarri izaki bizidunik. Sorlekuan hobeki bizi dira eta, gainera, ez dute arazorik sortzen.

ESKOLEN ARTEKO FOROA:

 

Aurten ere, apirilaren 26an, Eskolen arteko Foroa ospatu dugu.

Elkar Hezi eta Ikastolako kideekin elkartu  eta adostu   genituen Udalbatzarrera eramango ditugun proposamenak.

 

Lan giro aproposa lortu eta primeran pasatu genuen. 

PENSOI

PENSOI proiektua haurren gain-pisuaren azterketan eta bere prebentzioan lan egiten duen ekimena da. Haurren pisuak eta loditasunak helduaroan dakartzan ondorioak gutxitu nahian PENSOI proiektuak, 2014.urtean Debagoieneko 10­-12 urte bitarteko haurren gehiegizko pisu eta obesitatearen prebalentzia datuak ezagutzeko eta haur hauen kirol eta elikatze ohiturak aztertzeko ikerketa bat egin zuen.

 

Debagoieneko haurren &percent;37.5ak —heren bat baino gehiagok— gainpisua daukala ikusita; gainpisuaren aurrean egin daitekeen prebentzio lana hizpide hartu eta  bailarako esparru desberdinetako pertsonak elkarlanean jarri nahi dituzte. Pediatra, erizain, nutrizionista, udal kirol teknikari, eskola-kiroleko arduradun, psikologo, osasun publikoko teknikari eta komunikatzaileak batu nahi ditu Pensoik obesitatea ekiditeko jardunean.  

Datuak ikusteko egin klik hemen

Sedentarismoaren arriskuak ikusi hemen

 

KUTSADURA

ZIKINDU GABE KUTSATZEN DU ZARATAK

 

2001eko maiatzaren 27a

Kutsadura akustikoak eragin ditzakeen kalteei gehiegi erreparatu gabe gizakia zaratapean bizitzera ohitu da. Baina arazoa larria da, kutsadura honek, besteak beste, estresa, tentsio igoera, arazo baskularrak, lokartzeko zailtasunak eta haserrea eragin baititzake.

Zarata: Giza entzumenak jaso ondoren bertan kalteak edo molestiak eragin ditzakeen aire bidezko fenomeno dardarakorren multzoa edo artikulatu gabeko soinu multzoa. Hona hemen adituen esanetan kutsadura akustikoaren bi definizio. 

 

ZARATAREN ITURRI ETA ERAGINAK.

 

Zarata sortzen duten iturriak oso ugari eta desberdinak dira: herri-lanak, oihuak, telebista, aireportua, ekaitza, txakurrak, industria, trafikoa... Hala ere, beste edozein eragileren gainetik trafikoaren hazkunde harrigarria (auto bat hiru biztanleko) azpimarra dezakegu, hiri eta hiritarren bizimodua nabarmen kaltetzeraino heldu dena: bozinak, sirenak, azelerazio zakarrak, isilgailurik gabeko motorrak... Etxean ere ez da giro izaten batzuetan, elektragailuak direla, bizilagun zaratatsuak, azpiko tabernako giroa... Atseden hartu beharrean kaleko giro zaratatsua etxeratu egiten da askotan. 

 

Ez da harritzekoa beraz, pertsona eta erakunde asko arazoaz kezkatuta izatea. Gehiago ala gutxiago denok gara zarataren errudun eta biktima. Honek guztiak, gainera, osasun publikoko arazo handia sortu du, kutsadura honek estresaz gain erreakzio fisiko (buruko mina, tentsio igoera), fisiologiko (arazo baskularrak), psikologiko (arreta falta, urduritasuna, lo ezintasuna) zein jarrera aldaketak (haserrea, jotzeko gogoa) eragin ditzakeelako. 

 

Dena den, aktibitaterik kaltetuenak loa, arreta eta komunikazioa izan ohi dira, eta horrexegatik da hain garrantzitsua -gauez behintzat- zaratarik gabeko atseden sakonez gozatu ahal izatea. 

Kontuan hartu behar da, gainera, arazo honek badituela bere eragin ekonomikoak ere, medikuntzan, lan egunen galeran edota etxebizitzen balio galtzean esaterako. 

 

 

ZARATA MAILAK

 

- Oso txikia. 10-30 dezibel Txoriak (10 db), zuhaitz-hostoak (20 db), liburutegia (30 db, tolerantzia maila gauez etxe barruan), ordenagailua (40 db, tolerantzia maila egunez etxe barruan), trafikorik gabeko kalea (45 db, lo egiteko zailtasuna hasten da), solasaldi arrunta (55 db, tolerantzia maila gauez kalean). - Zarata. 55-75 dezibel aspiragailua edo telebista altu (65 db, tolerantzia maila egunez kalean), trafiko handiko kalea (70 db), zabor kamioia (75 db). - Zarata gogorra. 75-100 db Lantegia (80 db),  herrilanak kalean (90 db). - Zarata jasanezina. 100-120 db  eztabaida oihuka, diskotekako dantzalekua (110 db), isilgailurik gabeko motorra (115 db)

 

 

ZARATAREN KULTURA

 

Espainiako Estatua munduko bigarren herrialderik zaratatsuena da Japoniaren atzetik; baina gure inguruan kutsadura akustikoaren errudun nagusia ez da, bertan bezala, industrializazio eta modernizazioa, kaleko (eta etxeko) kultura baizik: oihuka hitz egin (auzo osoak entzuteko moduan), kotxea diskoteka ibiltari bihurtu... 

 

 Zarata gure gaur egungo bizitzaren zati garrantzitsua bihurtu da: lantokian, eskolan, kalean, etxean, tabernetan... Batzuentzat modernizazioaren prezioa da, baina ondorioak osasunean ez dira txantxetan hartzeko modukoak. Azken finean, gorputz osoari eragiten dio, fisikoki eta psikologikoki, eta horrexegatik da prebentzioa hain garrantzitsua. Honen abiapuntua zarataren errudun denok garela konturatzea da, eta bigarren urratsa heziketa eta pazientzia erabiltzea. Oihurik ez egin, ateak kontuz itxi, gauez elektragailurik ez erabili edo telebistaren bolumena kontrolatzea oinarrizko jokaerak dira etxe barruan, beste maila batean etxea bera intsonorizatzea izan daitekeen moduan. Etxetik kanpo dagoeneko, zarata gehien kotxez mugitzen garenean sortzen dugula jakitun, hona hemen trafikoaren kutsadura akustikoa gutxitzen laguntzeko zenbait aholku: ibilgailuaren mantentzea (isilgailua) eguneratua izan, abiadura kontrolatu (batez ere kale estuetan), semaforoetako azeleratze eta gelditze zakarrak saihestu, bozina larrialdietan soilik erabili, geldiune luzetan motorra itzali, edo, besterik gabe, garraio publikoa edo bizikleta erabili. Azken finean, heziketa, pazientzia eta lasaitasuna gure osasunari eta patrikari mesede ederra egingo dieten elementuak ditugu.

ARGIA ALDIZKARITIK HARTUTA

 

Minbizia: dieselaren kea, amiantoa bezain kaltegarri

Diesel motorren keak biriketako minbizia eragiten duela baieztatu zuen Osasunaren Mundu Erakundeak asteartean argitara emandako txosten batean. 1988an onartu zuen erakunde berak dieselaren kea minbiziaren balizko eragile gisa, baina amiantoaren eta eguzkiaren erradiazioaren mailara igo du aste honetan argitara emandako dokumentuak, 24 urteren ondoren.

Biriketako minbiziaz gain, OMEk dio dieselaren keak maskurikoa ere eragin dezakeela. Adituek azaldu dutenez, erregai horren kea oso partikula txikiz osatua dago, 0,05 mikra inguruko tamaina dute eta arnasterakoan birika-albeoloak zeharkatu eta odolean sartzen dira. Gainera, mikropartikulak bronkio-zuhaitzean oso sakon barneratzen dira, biriketako zeluletan kalte handiak eraginez. 

Gasolinarekin funtzionatzen duten autoek baino CO2 gutxiago emititzen dutenez, Hego Euskal Herrian diesel autoak erostea bonifikatuta egon da urtetan –Rajoyren gobernuak martxoan iragarri zuen diesel autoen matrikulazioari zerga garestiagoak jarri nahi dizkiola–. 2005etik 2011ra bitartean &percent;30 egin zuen gora mota horretako autoen salmentak Hego Euskal Herrian, gasolinazko autoak baino gehiago izatera iristeraino.

Biriketako minbiziaz gain, OMEk dio dieselaren keak maskurikoa ere eragin dezakeela. Adituek azaldu dutenez, erregai horren kea oso partikula txikiz osatua dago, 0,05 mikra inguruko tamaina dute eta arnasterakoan birika-albeoloak zeharkatu eta odolean sartzen dira. Gainera, mikropartikulak bronkio-zuhaitzean oso sakon barneratzen dira, biriketako zeluletan kalte handiak eraginez. 

 

Aurten ELIKADURA JASANGARRIA lantzen jarraituko dugu. Batez ere, LANDA EREMUA landuko dugu. Hala ere, ihaz landutako esparruak indartuko ditugu. Hona hemen landu genituenak:

1.Elikagaiak eta hondakinak: Kontsumitzen ditugun elikagaiek zenbateko bildukinak dituzten.
2.Elikagaien jatorriak: Sasoi bakoitzeko barazki eta fruta ezberdinak.
3.Osasuna: Elikadura orekatua.
4. Ekonomia: Gosea. Elikagai bankuak.
5.Elikagai eta ingurumena: Jaten ditugun elikagaiek ea ingurumena errespetatzen duten hausnartuko dugu, baita urrutiko elikagaiek sortzen duten kutsadura ere.
6.Ohiturak: Elikatzeko ohituren nola aldatu diren ikusiko dugu gure guraso eta aiton amonei galdeketak eginez. Baita ere erosketak non egiten ditugun  aztertuko dugu.( azoka, denda txiki, supermerkatu edo eta saltoki gune handitan).

 

 

 

 

Munduko dietei buruzko hausnarketa egiteko interesgarria.

 

Egin klik irudian aurkezpena ikusteko.

 

Interesgarria!!!


Urrutitik ekarritako elikagaien ondorioa.

 

egin klik irudian aurkezpena ikusteko.

 

 

Eskola agenda 21.

Aurten HONDAKINEN KUDEAKETAREN jarraipena egiteaz gain, ELIKADURA JASANGARRIA gaia  ere lantzen ari gara ikastetxean. Elikadura Jasangarria hainbat esparrurekin loturik landuko dugu.

1.Elikagaiak eta hondakinak: Kontsumitzen ditugun elikagaiek zenbateko bildukinak dituzten.
2.Elikagaien jatorriak: Sasoi bakoitzeko barazki eta fruta ezberdinak.
3.Osasuna: Elikadura orekatua.
4. Ekonomia: Gosea. Elikagai bankuak.
5.Elikagai eta ingurumena: Jaten ditugun elikagaiek ea ingurumena errespetatzen duten hausnartuko dugu, baita urrutiko elikagaiek sortzen duten kutsadura ere.
6.Ohiturak: Elikatzeko ohituren nola aldatu diren ikusiko dugu gure guraso eta aiton amonei galdeketak eginez. Baita ere erosketak non egiten ditugun  aztertuko dugu.( azoka, denda txiki, supermerkatu edo eta saltoki gune handitan).

© ERREKALDE Herri Eskola
Telefonoa: 943780764 | Fax: 943718317 | 012134aa@hezkuntza.net