ES | EU | EN
Gobierno Vasco

BIELAGUNA PROGRAMA

BIDELAGUNA Programa, aniztasunari erantzuna emateko baliabide bat da. Beronen  helburua, gizarte eta hezkuntza egoeran desabantailak dituzten 5 eta 6. mailako ikasleen eskolaratze prozesuaren aukerak hobetzea da, eskola arrakasta indizeak hobetu asmoz.

 

 

Horretarako, ekintza zehatz batzuk antolatzen dira eskola orduetatik kanpo oinarrizko konpetentziak hobetzeko, hain zuzen ere eduki instrumentalei dagozkienak, baita ikaskuntza estrategiei eta elkarbizitzarako harremanei dagozkienak. Proiektuaren gauzatzea hezitzaileen (eskolaz kanpoko irakasleak) bitartez egiten da eta astean 4 orduz egoten dira ikasleekin. Bostgarren ordu bat dute ere ikastetxearekin zein familiekin koordinazio lanak bideratzeko.


 

© ERREKALDE Herri Eskola
Telefonoa: 943780764 | Fax: 943718317 | 012134aa@hezkuntza.net