ES | EU | EN
Gobierno Vasco

JANTOKIKO IKASLEEN BETEBEHARRAK

 

1. Giro lasaia izateko eskubidea eta betebeharra dute.

2. Jangelako orduetan, haurrak jangelako begiraleen esanetara eta ardurapean daude.

3. Begiraleak, lagunak eta jantokiko arduraduna errespetuz tratatzea, beraiekin tonu egokian hitz eginez.

4. Bazkaldu aurretik eskuak garbitu eta amantala jantziko dute.

5. Janari ezberdinak dastatu eta denetatik jatera bultzatuko ditugu.

6. Jangelara bazkaltzera eta, ahal bada, giro lasaian gustura egotera etortzen dira. Beraz:

ü  Era egokian eseriko dira.

ü  Mahai tresna ezberdinak ondo erabiliko dituzte. 

ü  Ez da zarata edo iskanbilarik sortuko, ezta garrasika hitz egingo ere.

ü  Bazkaltzean errespetuz eta txukuntasunez arituko dira. Tresna eta instalazio guztiak zainduz.

ü  Jangelatik ezingo da janaririk atera.

7. Bukatutakoan, zaindariek baimena eman arte itxarongo da jangelatik atera ahal izateko.

8. 1. mailatik aurrerakoak hortzak garbituko dituzte.

9. Jarrerazko arazoak izanez gero, gurasoei azalduko zaie ohar baten bidez eta hiru eguneko epea izango dute sinatu eta itzultzeko. Haurrak jarrera zuzentzen ez badu, eskolak behar diren neurriak hartuko ditu.

10. Jangela garaian, baimenik gabe, ezin da eskolatik atera.

11. Pasillo eta komunetan ordena, giro lasaia eta garbitasuna zainduko dituzte.

 

ü  OINARRIZKO  ARAU  HAUEK  ZUEN  SEME  ALABEI  AZALTZEA  ESKATZEN 

           DIZUEGU.

ü  HAURRAK  ALERGIA EDO GAIXOTASUNEN BAT IZANEZ GERO,

 

ZUZENDARITZAN   ABISATU.

OHIAL ZAPIAK JANGELAN

OHIAL ZAPIAK JANGELAN

Proposamen berri batekin gatoz Agenda 21eko kideak. Aurtengo gure helburuetariko bat eskola mailan egokiak ikusten ez ditugun ohituretaz jabetu eta aldaketak egitea da. Jangela orduan alperrik gastatzen ditugun parerezko zapiak ekiditeko asmoz, urtarriletik aurrera OHIALEZKO EZPAINZAPIAK erabiltzea proposatu dugu.  Urtarrilean Lehen Hezkuntzakoak eta Institutokoak hasiko gara ohialezko zapiak erabiltzen.
Jangela erabiltzen duten Lehen Hezkuntzako eta Institutuko ikasle bakoitzak bere zapia ekarri beharko du astelehenero. Komenigarria izango litzateke zapi bakoitzean ikaslearen izena jartzea.

Ekintza txikiak , emaitza handiak.

                            Agenda 21eko kideak.

Eskola jangela

  • 2011/05/05 |










Eskolako jangelan egunero 167 ume inguruk bazkaltzen dute.Bertan prestatutako janari orekatua zerbitzatzen da. Zerbitzu hau denei irekia dago. Jangelan gelditzen diren umeetaz arduratzeko bederatzi begirale daude.
   Hiru txandatan bazkaltzen da:
      12:30 -Haur Hezkuntza
      13:00 - Lehen Hezkuntza
      13:30  DBHko ikasleak
    Hezkuntza Sailak jarritako prezioak:
                 -Eguneko garraiatuak 3,30 €;
                 -Ohiko bazkalkideak 4,60 €;
                 -Egun solteak 5,20 €.

ARAUTEGI OFIZIALA

HEZKUNTZA SAILA

 

© ERREKALDE Herri Eskola
Telefonoa: 943780764 | Fax: 943718317 | 012134aa@hezkuntza.net