ES | EU | EN
Gobierno Vasco

LANA EGINAZ GOAZ AURRERA

6.mailako ikasleek 4. gaiari amaiera emateko, proiektu hau egin dute.

Historiako garai ezberdinak bideo bitartez azalduta daude.

Ea beraiek beste ikasten duzuen!!

 

Inauterietako argazkiak eta bideoak

Inauterietako bideoak eta argazkiak ikusteko egin klik hemen

INAUTERIAK

Martxoaren 5ean, goizez, iñauteriak ospatuko ditugu eskolan.

Aurten eskolako ume eta irakasle guztiak kaldereroz mozorrotuko gara.

Jaialdia goizeko 11:00etan hasiko da eskolako patioan (euria egingo balu, kiroldegiko kantxa berdean)

Jaialdiari amaiera emateko, guztiok elkarrekin Markitos dantza egitera gonbidatzen zaituztegu.

LEHEN SOROSPENAK 6. MAILAN

 

ZURE ESKUEK BIZITZA BAT SALBATU DEZAKETE!

6.mailako ikasleak, oinarrizko lehen sorospenetako ikastaro bat jaso dute DYAren eskutik. Egoera ezberdinen aurrean nola jokatu behar den ikasi dute, hemendik aurrera eurek ere bizitza bat salbatu ahal izango dute!

 

FELIPE URIARTE GOIMENDIZALEA ESKOLAN

3. mailako ikasleek,Txina gaiarekin ari direla aprobetxatuz, Felipe Uriarte mendizalearen bisita izan dute eskolan.

Tximist espedizioarekin hasi eta bere ibilbide osoko gailurrei buruz jardun dira 2 ordutan.

Izugarrizko esperientzia polita izan da ikasleentzat eta gainera pila bat ikasi dute bai Tibeti buruz, bai Himalayari buruz ere.

Eskerrik asko, Felipe eta ikusi arte!!



 

ASPACEko LAGUNAK ESKOLAN

Gaur eskolan bisita oso berezia izan dugu.

3. mailako ikasleak, zentzumenak eta nerbio sistema gaia lantzen ari garela aprobetxatuz, aniztasun funtzionala duten ASPACEko lagun batzuk etorri dira gugana beraien  egunerokotasunari buruz hitz egitera. Itsu batek, gor batek edo garun paralisia duen pertsona batek bizitzari nola aurre egiten dioten ikusi dugu.

Neska-mutilek arreta handiz jarraitu dituzte azalpenak eta bukaeran galdera pila bat egin dituzte.

Ekerrik asko eta ikusi arte!!

GELETAKO BILERAK

 

 

 

 

LIBURUAREN ASTEA

© ERREKALDE Herri Eskola
Telefonoa: 943780764 | Fax: 943718317 | 012134aa@hezkuntza.net