ES | EU | EN
Gobierno Vasco

Misioa eta Proiektua

- Euskalduna. Euskal kulturan integratua.
- Publikoa. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila titularra delarik. Hau dela eta, irakasleria sail honen ardurapean dago eta eskolaratzea dohainik da.
- D Eredua. Eskolak hizkuntza eredu bakarra eskaintzen du : D eredua, hau da, irakaskuntza euskaraz egiten da. Lehen hezkuntzan gaztelania irakasgai gisa ematen da.
- Metodologia Berritzaileen Aldekoa. Haurra bere osotasunean heztea da helburu nagusiena .
- Denei irekia. Ingurune hurbilean eta herriko errealitatean integratuta dagoen ikastetxea da. Gainera beste herrialdeetako esperientzia eta proiektuei irekita dago. Pedagogi planteamendu aurrerakoiak aplikatzen dituena.
- Inklusiboa, bakoitzaren jatorrizko kultura eta ohiturak errespetatuz, euskal kulturan hezten duen eskola.
- Anitza: ideologia, erlijio eta kultura guztiei irekia.
- Hezkidetza: Pertsonen arteko harreman berdintzaile eta orekatuak bultzatzen dituena.
- Herriko beste erakundeekin harremanak dituena.
- Autonomoa: bere hezkuntza proiektu propioa garatzen duena.
- Demokratikoa: eskolan dauden estamentu guztiek bere funtzionamenduan, berdintasunez, parte hartzen dutelarik.
- Sormen gaitasunak eta iritzi kritikoa bultzatzen duena.
- Gurasoen partaidetza duena: antolaketan, ekintzetan, erabakietan,...

METODOLOGIA

ERREKALDE HERRI ESKOLAKO metodologiaren ezaugarri nagusiak hauek dira:
· Haurra bere OSOTASUNEAN heztea. Osotasunaz ari garenean, umearen afektibitateaz, motrizitateaz eta pentsamendu eragileaz ari gara. Heltze prozesua errespetatuz,ibilbide egokia eskaini EKINTZA PLAZERRETIK PENTSATZEKO PLAZERRERA doana.
· Haurraren GARAPEN EGOKIA BULTZATUZ, etorkizunean pertsona autonomoak izateko aukera ematea. Honetarako baldintza egokiak eskainiko zaizkie komunikatzeko, adierazteko, sortzeko eta pentsatzeko, haurra espazioarekin, objektuekin eta pertsonekin harremanetan jarriz.
· EKINTZAREN FILOSOFIA: Gidatu gabeko pedagogian kokatua, iradokizunak egiten, bideratzen, laguntzen edota orientatzen.
· AUTONOMIA proiektu pedagogikoak garatzeko.
· EZAGUPENETAN, PROZEDURETAN ETA BALOREETAN oinarritutako hezkuntza. Banaka, elkarlanean eta talde lanean arituz.
· Elkarrarteko EZBERDINTASUNEN AURREAN ERRESPETUA.
· Irakasleriaren etengabeko FORMAKUNTZA, hezkuntza proiektuak garatzeko.

© ERREKALDE Herri Eskola
Telefonoa: 943780764 | Fax: 943718317 | 012134aa@hezkuntza.net