ES | EU | EN
Gobierno Vasco

ONGI ETORRIAK

HELBURUAK

- Eskolako esparru guztietan, euskararen erabilera indartzea eta bultzatzea. Derrigorrezko ikaskuntza bukatzean bi hizkuntza ofizialak menperatuko dituela bermatzea. Ingelesaren ulermena eta aho-adierazpenaren ezagutza ziurtatzea.
- Ikasleria hizkuntza eta kultur aniztasunarekiko errespetuan heztea.
- Ikasleriarengan beste herri, kultura eta pertsonekiko elkarlan, elkartasun eta errespetu jarrerak garatzea.
- Ikasle bakoitzaren ahalmenak aurkitzea, potentziatzea eta garatzea, inongo aurreiritzi diskriminatzaile eta mugatzailetan jausi gabe.
- Euskal Herriko inguru naturala, ingurunea orokorrean eta giza bizitzarentzat bere kalitateak duen garrantzia baloratzea, bereganako errespetu eta ardura jarrerak erakutsiz, eta ahal den neurrian esku hartzea.
- Kalitatezko irakaskuntza eskaintzea, irakatsiko diren edukien balio pedagogikoari eta erabiliko diren metodoen eraginkortasunari arreta berezia eskaintzea.
- Hezkuntza eskubidea ikasle guztientzat bermatzea, oztopo ekonomiko, sozial edo beste edozein mailakoak saihestea.
- Desberdintasun indibidualekiko (adina, sexua, ezaugarri fisikoak, nortasuna, e.a.) onarpen eta errespetuzko jarrera agertzea.
- Eskolako partaide guztiak, honen kudeaketan parte hartzeko eskubidea sustatzea eta bermatzea.

Eskola zifratan

- 386 ikasle.

- 38 irakasle.

- Berritzeguneko psikologoa
- 20 tutoritza, bi liniako ikastetxea.
- 2 Psikomotrizitate gela, musika gela, ingleseko gelak,  soinketa gela, informatika gela.

- Berritutako sotoa ekintza desberdinetarako (Areto bezala, jolastokia euria denean...)
- Hezkuntza bereziko gelak,  liburutegia, bideo gela, eskulanetarako gela.
- Gurasoen gela,  balio anitzeko gela
- 2 urteko umeentzako jolastoki berezia
- Berdegunez inguratutako jolastoki zabala (ziburuak, saskibaloia, futbola,...)
- Jangela eta sukaldea (3 sukaldari, 10 zaintzaile umeak zaindu eta janaria emateko).

 

© ERREKALDE Herri Eskola
Telefonoa: 943780764 | Fax: 943718317 | 012134aa@hezkuntza.net